Elizondoko alkateak eta kargodunek deituta batzarrea eginen da martxoaren 11n, igande eguerdiko 12:00etatik aitzinera Elizondoko Herriko Etxean. Hainbat gai interesgarri izanen dira eztabaidatzeko.
Lehenik, azken batzarreko akta irakurri eginen da eta egoki ikusten bada, onartu. Ondotik, Saskaitz inguruan egin nahi den auzolanaz arituko dira eta bertze auzolanetarako ideiak ere bilduko dira. Segidan, Elizak Elizondon bere izenean jarri duen ondarearen inguruko informazioa emanen da eta hilerriko ordenantzetan landutako berrikuntzen azalpena, eta hala balitz, bere onarpena eginen da. Aipatu behar da hilerriko Ordenantza Berrituen dokumentua udaletxean dagoela eskuragarri, nahi duenak ikus dezan.
Azkenik, galdera eta eskaeren txanda izanen da. Plazako eraikuntza munizipalean presoen inguruko panel bat jartzeko proposamema bildu da, baita ludoteka gisa funtzionatuko lukeen eraikuntza eta jardueraren beharra eta egurra egiten dutenendako egurtegi baten beharra. Horien inguruko iritziak eta iradokizunak bilduko dira, baita bertze beharren identifikazioa ere, galderak eta eskaerak.