Baztango Udalak harrera ofiziala egin dio Amaiur sokatira taldeari

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 5a

Amaiurko sokatira taldeko kideak Baztango Udalean, zinegotziekin batera. Juan Mari Ondikol

Martxoaren 2an, ortziral arratsaldean oroigarria eman zioten Munduko txapelketatik brontzezko domina ekarri duen taldeari

Baztango Udalak harrera ofiziala eta omenaldia eskaini zizkion berriki Eskozian jokatutako Munduko txapelketatik dominak ekarri dituen Amaiurko sokatira taldeari.

Baztango Udalak harrera ofiziala eta omenaldia eskaini zizkion berriki Eskozian jokatutako Munduko txapelketatik dominak ekarri dituen Amaiurko sokatira taldeari.

Mikel Ortega, Iñigo Iturralde, Maria Isabel Olabe eta Mari Carmen Iribarren zinegotziek zoriondu egin zituzten taldekideak eta Balleko ikur historikoa duen oroigarria eman zioten taldeari. Ondotik, Manex Meokik Aurreskua dantzatu zien tiralariei, Iñigo Morenok txistua jotzen zuen bitartean.

Otsailaren 23 eta 24 bitartean egin zen Perthen (Eskozia) kluben arteko munduko sokatira txapelketa. Aipatutako txapelketa horretan Amaiur Kirol Taldea hirugarren postuan gelditu da 560 kiloko kategorian, brontzezko domina lortuz. Gainera, txapelketa mistoan ere hirugarren izan zen Amaiur, Sakanako neskekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun