Belateko tunelaren karril bat itxiko da ortzegun eta ortziral arratsean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 1a

Almandozko tunelaren lanak martxoaren 1ean akituko dira

Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean, Belateko tunelean mantenimendu lanak eginen dira martxoaren 1ean eta 2an, ortzegun eta ortziral gauean. Horregatik, bi gau horietan, 23:00etatik 05:00etara, Behobiarako norabideko karrila itxia egonen da eta Belateko mendatetik (NA-1210) desbideratuko da trafikoa.

Azken asteetako hormateen ondorioz, tunelaren barneko inpermeabilizazio geruza moldatu eta berriz ere bere tokian paratu da eta bidenabarkoan, bertze lan batzuk egiteko ere aprobetxatuko da.

Bertze aldetik, Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza departamentuak Almandozko tuneleko hegoaldeko sarrerako ezpondaren egonkortze lanak martxoaren 1ean, ortzegunean akituko ditu. Lur eroria izan zen eta ezponda egonkortzeko jarritako segurtasun osagaiak kentzen aritu dira egunotan, baita Almandoz eta Belateko tunelen artean izan zen bertze erori ttiki bateko lurrak kentzen. Almandozko tunel barneko inpermealizazio geruza ere moldatu eta berriz ere bere tokian paratu da.

Gogoratu behar da, azkenik, N-121-B errepideko 51,4 eta 52 kilometroen artean, Elizondo inguruan mozketak izaten ari direla tarteka aste osoan, saihesbideko lanak direla eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun