Baztango Udalak harrera ofiziala eginen dio Amaiur sokatira taldeari

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 2a

Eskozian brontzezko dominak lortu ondotik, Baztango udalaren errekonozimendua jasoko dute Amaiurko tiralariek. Utzitako argazkia

Martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 19:00etan izanen da

Otsailaren 23 eta 24 bitartean egin da Perthen (Eskozia) kluben arteko munduko sokatira txapelketa. Aipatutako txapelketa horretan Amaiur Kirol Taldea hirugarren postuan gelditu da 560 kiloko kategorian, brontzezko domina lortuz. Gainera, txapelketa mistoan ere hirugarren izan zen, Sakanako neskekin batera.

Lorpen horiek goraipatzeko eta eskertzeko Baztango Udalak harrera ofiziala eginen dio Amaiur Kirol Taldeari martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 19:00etatik aitzinera Baztango Udaletxeko Batzar Nagusiko aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun