Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa jokatuko da asteburu honetan Eskozian. Alde batetik, otsailaren 23an eta 24an, kluben arteko txapelketa jokatuko da, eta bertzetik, hilaren 25ean eta 26an, nazioen artekoa. Eskoziako egitarau ofizialean Euskal Herriko taldeak Euskal Herria bezala ageri dira, baina TWIF-eko egitarauan bertze taldeak izenarekin ageri dira, hau da, bertze nazioak. Gainera, Irlandarekin batera, Euskal Herriak du ordezkaritzarik haundiena, zazpi klubek 24 talde aurkeztuko baitituzte. Tartean egonen da Amaiur ere, bi talderekin. Gizonezkoen 560 eta 600 kiloko kategorietan parte hartuko du. Bertzetik, aipatu, otsailaren 18an akitzekoa zela goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa. Orduan erabakitzekoa zen 560 kilokoen lehia. Gainerakoan, 680 kilokoan hirugarren izan da Amaiur, 640koan seigarren eta 600ekoan bigarren.