Arratsalde hotza izan arren, Ikastolako eta Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideak gogotik aritu ziren kantuan Santa Ageda egunaren bezperan. Ikastolako parkean elkartu eta Elizondoko karriketan koplak kantatzen aritu ziren eta bitartean, 6. mailako ikasleek maindire zuriarekin eskean ibili ziren. Horrekin, merendua egin zuten.