Beraien lanpostuetan «gustura» daudela diote Nafar Mendiko langile batzuek

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

LABen salaketei ohar batekin erantzun diote

Arraiozko Simply-Nafar Mendi hipermerkatuko langile batzuek eran­tzun egin diote duela aste pare bat LAB sindikatutik egindako salaketei. Adierazi dutenez, sindika­tu horretatik «lan egiteko moduari buruz egindako dekla­razioekin ez gara iden­tifikatuak senti­tzen». Gaineratu dutenez, «ez gara mehatxa­tuak, ezta hitzez atakatuak senti­tzen eta ez dago inongo esklabutzarik». Salaketa horiek irakur­tzerakoan «harrituak» gelditu zirela jakinarazi ondotik, «lan­postuetan gustu­ra gaudela», azaldu dute.

 

Urrutia auzoan haserre

«Behin baino gehiagotan Arraiozko Urrutia auzoa, goiko auzoa, urik gabe egon da Nafar Mendi-Simply hipermerkatuaren momentuko ur kon­­tsumo izuga­rrien ondorio, eta eran­tzule bakar baten errua izan da, Pierre Elorga Nafar Mendi-Simplyko jabearena». Halaxe dio Arraioz­ko Herriak egoera salatzeko igo­rritako oharrak.

Errepasoa eginez, «due­la urte ba­tzuk Nafar Mendi-­Sim­ply hipermerkatua eraikitzeko lehenbi­ziko pausuak ema­ten hasi zirenean, Elorga­ familia­ri, eta konkretuki Pierre Elorgari, uraz justu­ zebil­tza­la­ jakinarazi zioten Arraioz­ko he­­rrita­rrek eta kezka haundia zute­la he­rrian honelako denda haun­di batek duen ur kon­­tsumoak ekarriko­ zuen­ larritasun eta eska­siaz», dio idatziak. Nagusiak «trankil egoteko erran­ zuela» adierazi dute herritarrek, «beraiek hornituko zutela urez depositua». Diotenez, eraikinaren in­gu­ruko belagai eta lora­te­giak zain­du, garbitasun indus­trialak egin, hi­­permerka­tuko ere­muan lurpeko ur bonbaz horni­tu eta abar eginen zitue­la­ erran­ zuen». Arraioz­­ko herriaren ara­be­ra, «gaur­ko egu­nean hau de­na gezurra ber­tze­rik ez da. Ez du agindu­tako bat bera ere bete».

Ur depositua horni­tze­ko konpromisoan bi­ga­rren saiakera egin zela­ azaldu dute herrita­rrek, «Agerre baserri ondoan, lurpean, ura aurki­tu eta ur bonba bat ja­rri­ zuten herritarren la­gun­­tzarekin». Lan ­hauek,­­ ordea, ez zirela aki­tu diote­ arraioz­tarrek: «ura de­po­­­­situ­ra bideratu gabe, elek­trizita­tez hornitu gabe, automa­tizaziorako apara­tua jarri­ gabe, inongo fundamenturik ez interesik eraku­tsi­ gabe, lanak alde bate­ra utzi­ zituen. He­rri­tarrek auzolanen bidez elek­trizitatea bi­deratze­ko be­harrez­koak diren lur­­pe­ko tuboak jarri eta be­­har ziren arketak egin zituz­tela ere ageri da ida­tzian.

Arraiozko alkatea Nafar Mendiko nagusiarekin ere bildu zela jaki­na­ra­­zi dute oha­rrean, hiper­merkatuak 9.000 euroko au­rre­kontua zuten lanak egin zitzan, baina «gastu­ honi aurre egiteko inolako interesik ez zegoela ohartuta», alkateak auzo­lan bidez obra osoa eginen zela eskaini zion, eskaera batekin, obra­ko materialan gastatzen zen guztia, 4.500 euro, hipermerkatuaren kontua izanen zela». Honi ere «ezez­ko borobila» eman ziola diote herri­tarrek. Gisa berean, erran dute, «ez dela lehenbiziko aldia bere hitza bete­tzen ez duena. Arraioz­­ko­ biz­tanle ba­tzuei hitza eman zien Naz­tako bidea erres­petatua izanen zela. Denei, baina bereziki bide honen erabiltzaileei, ez­ zien inongo kasurik egin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun