Arkupeak jubilatuen elkarteko kideek ospakizunak izan dituzte hilabete honetan. Otsailaren 8an eta 12an, adibidez, Arizkun, Erratzu, Azpilkueta, Amaiur, Urdazubi eta Zugarramurdiko Arkupeak-eko bazkideak Arizkunen elkartu ziren, lehendabiziko egunean mus txapelketa jokatzeko eta bigarrenean meza entzun ondotik, bazkari eder bat egiteko. Elizondo, Elbete, Lekaroz, Gartzain eta Iruritako herrietakoak, berriz, otsailaren 9an eta 10ean Elizondon bildu ziren, ortzegunean mus txapelketa jokatzeko eta ortziralean meza entzun eta bazkaria egiteko. Eta Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Arraioz, Oronoz, Oieregi, Narbarte eta Legasako kideek otsailaren 3an eta 4an egin zuten hitzordua, Oronozen, hilaren 3an mus txapelketa jokatzeko eta biharamunean, meza entzun, bazkaldu eta dantzan aritzeko.