Eguzkilorek antolatutako ikastaroak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Hilabetean behin elkar(g)uneak antolatzen segitzen du Eguzkilore emakumeen taldeak. Hilabeteko bigarren astelehenetan izaten dira Arizkunenea Kultur Etxe­ko bigarren solairuan, 19:00etatik 20:30era. Gai zehatz bati lotutako jakintzak elkar trukatzeko uneak antolatzea dute helburu, gisa honetara, gaiarekiko interesa dutenak elkartu eta ongi pasatu bidenabar ikasiz. Elkar(g)une hauek dohainik dira.

Hurrengoa martxoaren 12an izanen da eta baratze ekologikoaz ariko dira, familia baratzea lantzen duen Joseren eskutik. Maiatzaren 14an, berriz, udan osasuna bizkortzen gaiaz ariko dira, Mirentxu medikuarekin. Horiek baino lehen, neguan, puntu-egiten ika­si­ dutenek elkar­tzeko asmoa dute, arro­paren bat egiteko edo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun