Joan den urte hondarrean, euskal abizenak euskal grafiaz paratzeko kanpaina martxan paratzea erabaki zuen Euskara Batzordeak. Horrela egin zuen, eta ekimena arras erantzun ona jasotzen ari da. Halaxe adierazi dute Euskara Batzordetik: «aski harrera ona izaten ari da kanpaina, eta jendea Udalerat heldu da abizena aldatzeko zer egin behar den galdezka».
Maitane Maritorena zinegotziak jakinarazi duenez, argibideak atezaintzan edo euskara zerbitzuan jasoko ditu abizena aldatu nahi duenak. Baina horrez gain, joan den astean gutun bat bidaltzekoa zitzaien egoera horretan dauden guztiei, hau da, euskal abizenak erdaraz idatziak dituzten baztandarrei, abizena aldatu nahi izanez gero, zer pausu jarraitu behar dituzten jakiteko.