Benito Lertxundi zuzenean aditzeko aukera izanen da Elizondoko frontoian, apirilaren 28an. Eguna baino lehenagotik, sarrerak 18 eurotan salduko dira, Elizondoko Antxitonea trinketean, Doneztebeko Titi ostatuan, Arraiozko Nafar Mendin eta Leitzako Maimur dendan. Egun berean, 20 eurotan erosten ahalko dira.