Badenak paratzeko eskaera eginen dio Udalak Nafarroako Gobernuari

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Autoen abiadura moteldu nahi da

Udala mugikortasun arloan egiten ari den kanpainaren haritik, eta he­rriguneetan autoen abiadura moteltzeko, hainbat tokitan badenak egiteko eskatuko dio Tokiko Gobernu Batzordeak Nafa­rroa­ko Gobernuari. Puntu haueta­rako egin da eskaera: Oronozen farmazia parean, mediku kontsultategiaren parean eta elizako atearen parean; Iruritan Arraioz­tik Elizondora bidean malda hasie­ran, plazan, farma­zian eta Iruritatik Lekarozerako bidean; Ariz­ku­n­en plazan; eta Erra­tzun Aleman zerra­te­giaren parean, Baigo­rri­­rako bidean herritik atera­tzeko zubian, eta Gorosta­polon, eskola parean.

Bertzetik, Bagordiko zabortegian lorategietako erres­to eta hondakin bejeta­lak­ botatzez gain, edozein obra-hondakin eta zabor botatzen dela ikusita, Bagordiko zaborte­gia zirga batekin ixtea erabaki du Tokiko Go­ber­­nu Batzordeak. Hartara, baimenak dutenek lorategietako hondakinak bota ahal izanen dituz­te. 1.500 eurotan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun