Arraiozko Simply-Nafar Mendi hipermerkatuko langile batzuk erantzun egin diote joan den astean LAB sindikatutik egindako salaketei, sindikatu horretatik «lan egiteko moduari buruz egindako deklarazioekin ez gara identifikatuak sentitzen», diote idatzian.
Nafar Mendiko langile hauek diotenez, «ez gara mehatxatuak, ezta hitzez atakatuak sentitzen eta ez dago inongo esklabutzarik». Salaketa horiek irakurtzerakoan «harrituak» gelditu zirela jakinarazi ondotik, «gu ez gara modu horretan sentitzen eta gure lanpostuetan gustora gaude, besterik gabe hori adierazi nahi dugu» diote bere idatzi laburrean.