Animaliekin terapiak lantzen hasiak dira Elizondoko Zahar Etxean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 14a

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko erresidenteak, Lagun zakurrarekin. Juan Mari ONDIKOL

Zakurkumearekin eta kanarioekin “animoa hobetu eta bakardadeari aurre” egin nahi diote

Ohiko terapien lagungarri gisara, animaliak erabiliz bertze terapia batzuk lantzen hasi dira Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte erresidentzian. Gaur egun IDEA enpresak (Innovación y Desarrollo Asistencial) kudeatzen du Zahar Etxea eta terapia honen helburua, “adinekoen ahalmen fisiko, kognitibo eta sozialak mantentzeko eta hobetzeko estimulatzea da”. Oraingoz, programa lantzeko zenbait kanario eta Lagun izeneko labrador arrazako bortz hilabeteko zakurkumea dauzkate.

Poliki-poliki sartzen ari diren terapien artean dago animaliena, adituen ustez, adinekoen edo haurren kasuan eraginkorra dena. “Animoa hobetu, gizarte harremanak hobetu eta odolaren presioa jausteaz gain, bakardadeari aurre egiteko eta konfidantza eta estimua berreskuratzeko egokia da animalien presentzia”, diote. Erresidentzian daudenek Lagun garbitu eta bazkatzen dute, eta berekin ateratzen dira paseatzera. Kanarioak ere beraien ardurapean daude. Gaur egun 145 lagun bizi dira Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun