Larunbateko herri bazkaririk gabe ospatuko dira aurten inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 9a

Larunbat arratsaldean mozorroen desfilea eginen da Elizondoko karriketan. Utzitako argazkia

Ortziral honetan biltzekoak ziren Elizondoko alkate eta kargodunak inauterien azken xehetasunetaz solasteko, baina ez da aldaketa handiegirik izanen egitarauan.

 

OTSAILAK 16, ortzeguna

Oilar dantza edo Orakunde eguna ospatuko dute Elizondoko ikastetxeetako haurrek.

 

OTSAILAK 17, ortzileria

10:00 Mozorroen elkartzea eginen dute Gaztetxearen parean eta ondotik puxka biltzeari emanen diote hasiera.

14:30 bazkaria.

16:00 haurren desfilea (Elizondoko San Francisco Javier eskola publikoa, Baztan ikastola eta haurtzaindegikoak). Eta desfilearen nekeak kentzeko, txokolatea eta dantzaldia haurrendako. Ondotik, mozorroen ibilaldia musikarekin.

22:00 Jantziloren erretzea plazan.

 

OTSAILAK 18, igandea

11:00 Mozorroak elkartzeko hitzordua. Zopak eta ziztor jatea izanen da Ikastolako Parkean. Ondotik, herrian barna ibiliko dira mozorroak, trago batzuk hartu bidenabar. Aurtengoan ez dute txarangaren laguntzarik izanen eta, modu berean, herri bazkaririk ere ez da izanen, koadrila bakoitzak bere aldetik bazkaltzeko ohitura handiagoa baita. Bazkaldu ondotik ere inauteri giroa nabaria izanen da karriketan.

18:00 Mozorroen desfilea karrikaz karrika. Hasieran aipatu bezala, otsailaren 4ko bileran erabat zehaztu beharrak ziren programazioa eta ordutegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun