Ziga, Azpilkueta eta Elbeten asteburu honetan ospatuko dira inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 9a

Azpilkuetako inauteriak. Utzitako argazkia

Azpilkuetan eta Zigan bi egunez eta Elbeten larunbatean

Inauterietako aroan bete-betean murgilduak gaude Baztanen, eta hasia da mozorro besta. Zenbait herrietan dagoeneko ospatuak dituzte inauteriak eta heldu den asteko inauteri ofizialen esperoan, aste hondar honetan Azpilkuetan, Elbeten eta Zigan izanen dira inauteak.

Azpilkuetan, asteburu honetan izanen dute­ inauterien txanda. Ortziralean, otsailak 10, gosaldu ondotik, eskean ibiliko dira Zuaztoi, Urrasun eta Arribiltoa auzoetan eta gauean gazte afaria eginen da. Larunbatean, gosaldu eta Apaioa auzoan eta herrian eskean ibiliko dira eta gauean afaria eginen da.

Elbeten, larunbat honetan, otsailak 11, eginen dituzte inauteriak. Goizean indarrak hartzeko gosaria eginen dute eta ondotik, etxez-etxe­ eskean ibiliko dira gaz­teak. Gauean herritar guztiendako afaria izanen da Posadan akordeoi doinuek lagunduta.

Zigan ere asteburu honetan izanen dituzte inauteriak. Ortzirala eta larunbata etxez-etxe eskean eta otorduak eginez besta giroan pasako dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun