2011ko buruilaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeak Iberdrolari Arizkungo Bozate auzoan dagoen transformazio zentroa berritzeko emandako obra baimenaren gainean galdetu dio NaBaik alkateari. Baimena ematean, transformazio zentroak kokatu eta eraikitzeko eta hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian etxebizitzarako erabilera duten jarduerak arautzen dituen ordenantza betetzen dela justifikatzeko eskatu du. Gisa berean, udal irizpideen ustezko aldaketa justifikatzea ere exijitu du. 2011ko ilbeltzaren 24an Bozateko transformadorean lanak egiteko obra baimena eskatu zuen Iberdrolak eta otsailaren 2an Udalaren ezezkoa jaso zuen. Aldi berean, Iberdrolari espedientea osatzeko falta zen dokumentazioa eskatu zitzaiola oroitarazi du NaBaik, bertzeak bertze, egin beharreko lanak ordenantza bete zezan erranez. Iberdrolak errekurtsoa aurkeztu zuen, baina Udalak errekurtsoa ezeztatu zuela dio NaBaik, baina gerora baimena eskatu eta eman ziola.