Baztani buruzko web orri berritua

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Baztango bailarari bereziki, baina baita Xareta, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak-i eskainitako www.valledebaztan.com web orri berritua martxan da. Herriak, turismoa, aktibitateak, kultura, alojamenduak, argazkiak eta bertzelako berriak eskainiko ditu, gazteleraz eta eskuaraz, baita Baztanen eginen diren ekitaldi eta jarduera garrantzitsuenen berri eman ere. Ondotik, berriz, argazki eta bi­deoekin ilustratzeko asmoa du. Eskualdeko baliabide turistikoen berri ere eman nahi du.

Interneteko helbide honen pean, Baztan Jaime Viguriaren eskutik web orri pertsonala egon da gaur egun arte, Baz­tango informazioa sarean zabaltzeko. ­Orain, ordea, Eskiz Infor­matikak-en laguntzarekin, berritua gelditu da eta «Baz­tan-Bidasoko erreferen­tziazko informazio gune izatea du jomuga».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun