Bertso saioa Anizen

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Bardoak 2012 izeneko Nafa­rroako taldekako ber­tsolari txapelketako saioa jokatuko da larunbat honetan, otsailak 11, Anizko elkartean. 21:00etan hasita, ber­tso afaria eginen da eta alde batetik, Eraun­tsi taldea eta ber­tzetik, Altzuri, Edurnezuri eta amaordeak taldea ariko­ dira. Eraun­tsi taldeko bertsolariak Iker Gorosterrazu, Alazne Un­txa­lo, Amaia Elizagoien oronoztarra dira eta aurkarien taldea lesakarrek osatua da.

Erauntsi taldeko kide batzuez gain, Lepatanatuek eta Bar-ideak dira Nafarroako Bertsozale Elkartearen ekimen berri honetan parte har­tzen ari diren bertze bi talde baztandarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun