Igandean auzolana Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Zuhaitzak landatzeko auzolanerako deia egin du Elizondoko herriak igande honetarako, hilak 12. Hasiera batean, otsailaren 5erako egina zuen deialdia, baina joan den astebururako iragarritako eguraldi txarra tarteko, astebete gibeleratzea erabaki zuten alkate eta kargodunek. Halaxe baieztatu zigun Xabi Torres alkateak. Igandean, 09:30­ean egin dute hi­tzordua plazan, eta aitzu­rra eramateko eska­tu dute. Zuhaitz landaketa Ermitegi inguruan, Urballo­ko bidean eta Bentako Borda aldean eginen da. Lanaren truke, gosaria emanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun