Herri bakoitzari ailegatzen ari zaio inauterien lekukoa hartzeko ordua

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Lekaroz. Utzitako argazkia

Gainerako herrietara laster ailegatuko dira

Amaiurren, otsailaren 17an eta 18an izanen dira inauteriak. Otsai­laren 17an, 09:30 aldera, gazteek gosaria eginen dute elkartean eta ondotik, mozorrotuta, eskolara bisita eginen dute. Eguna baserrietan eskean pasako dute eta gauean afaria eginen dute elkartean. Dantzaldia ere izanen da. Biharamu­nean, gosaldu ondotik, herrian barna eskean ibiliko dira eta gauean afaria eta dantzaldia izanen dira elkartean.

Erratzun, otsailaren 15eko oilar dantzaren ondotik, hilaren 19an egun guztian etxez-etxe puxkak biltzen ariko dira eta gauean afaria eginen da. Otsailaren 20an ere puxkak biltzen ibiliko dira eta gauean afaria izanen da. Otsailaren 21ean, azkenik, dama, zanbonba eta mozorro desfilea eginen da eta gauean afaria.

Arizkunen, otsailaren 19an, gazteek eginen duten gosariarekin hasiko dira inauteriak. Egun guz­tian eskean ibiliko dira etxeetan eta 20:00etan musika izanen da frontoian. Ondotik afaria eta dantzaldia. Otsailaren 20an, goizez gosaldu ondotik, eskean ibiliko dira­. Ilunabar aldera musika izanen da frontoian, eta gauean afaria eta dan­tzal­dia. Otsailaren 21ean, berriz, gosaldutakoan, sagar dantzaren txanda izanen da. Ondotik, har­tza menditik jeitsiko da eta herrian barna itzulia eginen du karrozekin.

Gartzainen, otsailaren 28an, baserriz-base­rri ibiliko dira eskean eta biharamunean, falta diren auzoetan eta herrian ariko dira eskean. Gauea­n afaria eta besta izanen dira.

Elizondon, Orakunderen ondotik, ortziral eta larunbatarekin ospatuko dira inauteriak, otsailak 17 eta 18. Xehetasunak aldizkariko gehigarrian.

Iruritan, lehendabiziko egunean, etxez-etxe­ eskean emanen dute egun osoa eta biharamunean, goizez etxeetan ibili ondotik, arratsaldean herrian barna mozorroturik aterako dira herritarrak. Gauean afaria izanen da.

Lekarozen ere otsai­laren 17an eta 18an ospatuko dira inauteriak. Ortziralean, auzoetan eskean ibiliko dira eta gauean afaria eta dantzaldia izanen dira sagardotegian. Biharamunean, he­rrian ibiliko dira eskean. Ondotik bazkaria eginen da Herriko Ostatuan eta afaria elkartean. Dan­tzaldia ere izanen da.

Egun horietan ospa­tu­ko dituzte Alman­dozen ere inauteriak: otsail­aren 17an eta 18an. Or­tziralean afaria eginen dute Futbolin deitzen den tokian eta larunbatean baserriz-baserri eskean ibili ondotik, ilunabarrean afaria eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun