Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzarra eginen du otsailaren 11n

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Larunbatean 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean

Otsailaren 11n, larunbatean 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean eginen da Beti Gazte elkartearen urteko batzar nagusia.

Otsailaren 11n, larunbatean 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean eginen da Beti Gazte elkartearen urteko batzar nagusia.

Joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iazko ekitaldiak eta kontuen balantzea eta aurtengorako prestatu diren ekitaldiak eta aurrekontua aztertuko dira. Kuoten eguneratzeaz, askotariko informazioaz eta zuzendaritza batzordearen berritzeaz aritu ondotik eskari-galderen txanda izanen da. Bukatutakoan, lunch ttiki bat eskainiko da elkartearen egoitzan bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun