UEMA zer den azaltzeko hitzaldia eginen da otsailaren 9an Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Baztango Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko aukera mahai gainean dago

Baztango Balleko Etxearen Udal Euskara Batzordearen bileretan, behin eta berriz atera den gaietako bat izan da Udala UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) sartzeko asmoa. Bide horretatik, Baztanek UEMAn sartzeko baldintzak betetzen dituenez (bertzeak bertze, udalarriaren %70tik goiti euskalduna izatea), eta UEMAko kide izatea «interesgarria» litzatekeela iritzita, UEMArengana jo zuen Euskara Batzordeak.

Baina UEMAko kide izateko, lehenik eta behin baztandarrek UEMA zer den jakitea garrantzitsutzat jo dute Balleko Etxean eta hori dela eta, UEMA zer den azaltzeko hitzaldia antolatu da. Otsailaren 9an izanen da, ortzegun arratsaldeko 18:00etan, Arizkunenean. Solasaldi irekia izanen da, nahi duen guztiarendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun