Iganderako iragarria zegoen auzolana otsailaren 12ra gibeleratu du Elizondoko Herriak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 2a

Lurrak eta errepideak hormatuak egonen direla aurrikusiz hartu da erabakia

Elizondoko herriak zuhaitz landaketarako auzolan deialdia egina zuen otsailaren 5erako. Baina astebururako iragarri den eguraldia dela-eta, astebete gibeleratzea erabaki dute alkate eta kargodunek. Xabi Torres alkateak aipatu digunez, “garbi dago zergatik gibeleratu dugun, aste hondarrean lurra hormatua egonen da eta errepideak ere bai, beraz astebete beranduago eginen dugu”.

Beraz, otsailaren 12an, heldu den igande goizeko 09:30ean geldituko dira plazan eta aitzurra eramateko eskatu dute alkateak eta kargodunek.

Zuhaitz landaketa Ermitegi inguruan, Urballoko bidean eta Bentako Borda aldean eginen da. Lanaren truke, gosaria emanen du Elizondoko herriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun