UEMA zer den azaltzeko Elizondon otsailaren 2an egin behar zen hitzaldia bertan behera gelditu da

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 31

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko aukera aztertzen ari da Baztango Udala

Baztango Balleko Etxearen Udal Euskara Batzordearen bileretan, behin eta berriz atera den gaietako bat izan da Udala UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) sartzeko asmoa. Bide horretatik, Baztanek UEMAn sartzeko baldintzak betetzen dituenez (bertzeak bertze, udalarriaren %70tik goiti euskalduna izatea), eta UEMAko kide izatea «interesgarria» litzatekeela iritzita, UEMArengana jo zuen Euskara Batzordeak.

Baina UEMAko kide izateko, lehenik eta behin baztandarrek UEMA zer den jakitea garrantzitsutzat jo dute Balleko Etxean eta hori dela eta, UEMA zer den azaltzeko hitzaldia antolatua zen otsailaren 2rako Arizkunenean. Dena den, arazo batzuk sortu dira, eta UEMAtik deitu dute ez direla etortzen ahalko erranez. Baztan Balleko Etxetik aipatu dutenez, «hitzaldia egin, eginen da, baina beranduxeago eta jakinaren gainean paratuko zaituztegu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun