Webgune berritua eskaintzen da www.valledebaztan.com helbidean

Ttipi-Ttapa 2012ko otsailaren 1a

1999. urtean sortu zenetik 150.000 bisitari izan ditu

www.valledebaztan.com web orri berritua martxan jarri da otsailaren 1ean, Baztango Haranari gehien bat eta inguratzen dituzten Xareta, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak zonaldeei zuzendutako atari osatua da: herriak, turismoa, aktibitateak, kultura, alojamenduak, argazkiak eta berri interesgarriak.

www.valledebaztan.com web orri berritua martxan jarri da otsailaren 1ean, Baztango Haranari gehien bat eta inguratzen dituzten Xareta, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak zonaldeei zuzendutako atari osatua da: herriak, turismoa, aktibitateak, kultura, alojamenduak, argazkiak eta berri interesgarriak. Gazteleraz eta eskuaraz argitaratutako atari honek, Baztanen ospatuko diren ekitaldi eta jarduera garrantzitsuenen agenda eguneratu bat denen eskuragai utziko du, ondotik, argazki eta bideoekin ilustratuko dena.

Bertzalde, Baztan-Bidasoan eskaintzen diren baliabide turistiko nabarmenen berri emanen da, (alojamendu eta jatetxeak), inguruko denda eta enpresen zerrendez gain.

Interneteko helbide honen pean, “Baztan Jaime Viguriaren eskutik” web orri pertsonala egon izan da gaur egun arte, Baztani lotutako informazioa sarean zabaltzeko helburu soilarekin (herriak, kultura, historia, administrazioa…) eta zenbait argazki eguneratu erakusteko asmoarekin 1.999 urtean sortu zena, 12 urte luze hauetan, 150.000 bisitari inguru jaso ditu, hauetariko aunitz, atzerrira joan behar izan ziren baztandarren senideenak.

Guzti honengatik, webguneak kokapen bikaina lortu du Interneteko bilatzaile nagusienetako bilaketetan, batik bat Google-en. Oraindik aitzin, Eskiz Informatika enpresak garapenean emandako laguntzari esker, web orriak ibilbide berri bat hasiko du, erabat berritutako diseinu batekin, eduki berriekin, eta interneten Baztan-Bidasoako erreferentziazko informazio gune bezala mantentzeko jomugarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun