Txaruta pilota elkartea gustora 2011n izandako emaitzekin

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Txaruta Pilota Elkartean ari diren etorkizuneko pilotariak. Utzitako argazkia

Hainbat txapel eskuratu dituzte

Baztango Txaruta Pilota Elkartea kontent gelditu da 2011­ko emaitzekin, onak izan baitira.

Nafarroako Kirol Jokoetan, gazteen mailan txa­peldun izan zen Arkaitz Untxalo buruz buru­, eta kimuen B mailan binaka Ariztegi eta Elizondo. Horiez gain, azpitxa­peldun izan ziren Trantxe­ eta Begino gazteen B mai­lan, Antso eta Oskoz haurretan eta Albiasu eta Begino kadeteetan. Fina­lerdietan gelditu ziren Merino eta Gaskue hau­rren B mailan, Apeztegia gazteetan eta Zaranton-Jauregi helduetan.

Belateko Ligan bortz txapel lortu zituzten: Ariz­tia eta Etxeberek ttikietan, Larralde eta Ariztegik umeetan, Elizondo eta Ba­rrenetxek kimuetan, Irazoki eta Gazteluk haurren B mailan eta An­tso eta Oskozek A mailan. Albiasu eta Tran­txe az­pi­txapeldun izan ziren kadeteetan.

Zizur Nagusiko lau t’erdikoan, Xabi Arraztoa nagusitu zen helduetan eta finalerdietan gelditu ziren Mikel Ariz­tia, Oier Ariztegi, Enaitz­ Antso, Iker Espelosin eta Sergio Oskoz.

Barañaingo txapelketatik txapelekin etorri ziren Ariztia eta Etxebere ttikien mailan eta Albiasu­ eta Begino kadeteetan. Zaranton eta Jauregi az­pi­txapeldun izan ziren helduen kategorian.

Lizarran Enaitz­ Antso eta Iker Espelosinek irabazi zuten haurretan eta Untxalok gazteetan.

Burlatako Udako Torneoan, Oskoz haurretan eta Apeztegia gazteetan txapeldun izan ziren. Apez­tegiak Abadiño­ko txapela ere jantzi zuen. Usurbilgo txapelketan, helduetan azpitxa­peldun izan zen Toni Uharte.

Irurtzungo txapelketan Enaitz Antso eta Iker Espelosin txapeldun izan ziren haurren mailan eta Untxalo kadeteetan.

Lazkaon, helduetan txa­peldun izan zen Gaizka Otxandorena eta Antiguoko txapelketan az­pi­txapeldun izan zen.

Oreretan, gazteen kategorian txa­peldun izan zen Joseba Apeztegia.

Gasteizko Txukun Lakua txapelketan, Ariztegik irabazi zuen umeetan eta Gaskuek kimuetan. Haurretan az­pi­txa­peldun izan zen Oskoz.

Donostiako Aste Nagusiko torneoan, Larralde eta Ariztegi txapeldun izan ziren umeetan, An­tso eta Oskoz haurre­tan eta Untxalo kadeteetan.

Lezoko txapelketan, G. Otxandorenak irabazi zuen helduetan eta J. Apeztegia azpitxa­peldun izan zen gazteetan.

Bortzirietako txapelketan, azkenik, txapela eskuratu zuten Ariztiak eta Etxeberek umeen mailan eta Antso eta Espelosinek haurretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun