San Anton egunean zozketatutako aretzea Izpegira

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Alicia Del Castillo

San Anton eguna ospatu zen urtarrilaren 17an Elizondon eta 1867. urtetik egiten den ohiturari eu­tsiz, zahar etxearen aldeko zozketa ere egin zen. Elizondoko Aroa Uteaga, Ibai Irungarai eta Unai Bertiz eta Elbeteko Itxaso Iturregi izan ziren zenbakiak ateratzeko arduradunak eta lehenbiziko saria, Aspina elkarteak eta Udalak erdibana ordaindutako aretzea, Izpegiko Juan Maiarendako izan zen. Biga­rren saria, zerria, 9.476 zenbakiarendako izan zen (Arkupe gozotegian edo plazan saldua); hirugarrena, bi bildots, 5.660 zenbakiarendako (Baztan Ferreterian saldua) eta laugarrena, urdaiaz­pikoa, 3.873 zenbakiarendako (plazan saldua).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun