Asteburu honetan ospatuko dira Oronoz-Mugairin inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Silvia Jauregi, Miren Goñi eta Gurutze Aizpuru

Ortzeguneko gosariarekin hasiko da mozorro besta

Aurten ere urtarrileko azken asteburuan ospatuko dira Oronoz-Mugairiko inauteriak, ortzegun honetan, urtarrilak 26, hasi eta larunbatera bitarte. Egunez egun hau izanen da egitaraua:

 

Urtarrilak 26, ortzeguna

• Goizean: herriko gazteek Pierresenea ostatuan gosaria eginen dute­.

• Ondotik: baserrietan barna ibiliko dira Fran­txis­ko akordeoilariarekin laguntzarekin.

 

Urtarrilak  27, ortzirala

• Goizean: herriko gazteek gosaria eginen dute.

• Ondotik: herrian barna ibiliko dira Frantxisko akordeoilariaren laguntzarekin.

 

Urtarrilak 28, larunbata

• Goizean: herriko gazteek gosaria eginen dute.

• Ondotik: herriko azken etxeetara joan ondotik, Zozaiara joanen dira.

• Gauean: herri afaria eginen da Pierresenea ostatuan.

• Ondotik: Frantxisko akordeoilaria alaituko du giroa. Horrela emanen zaio bukaera inauteriei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun