Erratzu bizirik

Maite OTEIZA 2012ko urtarrilaren 26a

Urteak dira Erratzuko kultur elkartea sortu zela­. Be­tidanik izan duen erron­ketako bat, ekitaldiak dohain egin daitez­keela erakustea izan da.

Berriki 2011ko balora­zioa aurkeztu du, mar­txan­ paratutako ekimenen berri emanez: kantu­ zaharren tailerra (astelehenetan 20 lagun biltzen ditu), dantza tailerra (or­tziral eta larunbatetan 25 lagun bil­tzen ditu), musi­ka banda (hilabetean behin en­tsegua)... Horiek denak 2012an ere segitu­ko dutela adierazi dute kul­tur elkartetik. Ez dira, ordea, antolatutako­ jarduera bakarrak izan: ber­tso poteoa eta afaria, bi diapositiba emanaldi (70 lagun bil­du­ ziren), Mendebaldeko Saharako brigadak janaria eraman zuen, Mu­mia free doku­men­ta­la, Eider Ro­driguez idazlearen solasaldia, emaz­tekien frontenis txapelketa, Karako­la segi hola saioaren besta...

Otsailean, berriz, Gi­zakunde –otsailak 4–, oilar dan­tza –otsailak 15– eta inauteriak izanen dira­ –otsailak 19, 20 eta 21–. Eta «dena musutruk» antolatu dutela azaldu dute elkartetik: «auzolanaren planteamenduari segituz, kultur jarduera he­rri­tar, partehartzaile, autogestionatu eta doakoak egitea posiblea dela azpimarratuz; elkarlanaren bitartez jendartearen kultur asetze maila bete­tzea posible dela eraku­tsiz». Aurten ere bide beretik segituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun