30 emakumezko bikotek parte hartuko dute Baztango Frontenis Txapelketan

Maite OTEIZA 2012ko urtarrilaren 26a

Erratzuko emakumezkoen frontenis txapelketako jokalariak. Maite Oteiza

Larunbat honetan emanen zaio hasiera

Erratzuko Emaztekien Frontenis Txapelketari lekukoa hartuz, orain­ bailara osokoa hasiko da. Larunbat honetan, ilbeltzak 28, Baztango Emakumezkoen Frontenis Txapelketari ekinen zaio. Guztira 30 bikotek eman dute izena eta partidak Amaiur, Erratzu, Arizkun eta Oronozko pilotalekuetan jos­tatuko dira. Finalerdiak eta finala­, berriz, Iruritako pilotalekuan izanen da.

 

Erratzuko txapelketa

Gan den ilbeltzaren 14an, Etxelebertzeko fron­toian, Erratzuko Ema­z­tekien Frontenis Txapelketako hirugarren eta laugarren postuko lehia eta finala jokatu ziren­. Harmailetan jende andana bildu zen herriko emaztekiak animatzeko eta olatua ere egin zen. Hirugarren eta laugarren posturako lehian, Roxa eta Agurtzanek 22-30 galdu zuten Oihana eta Marijoxeren kontra. Eta finalean, Joxune eta Amaiak 30-15 irabazi zioten Manttoni eta Ainhoari (Idoia). Partiden ondotik, sari banaketak egin eta Kastonean afari goxo batekin akitutzat eman zuten txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun