31 mendi irteera eginen ditu 2012an Baztango Mendigoizaleak

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 26a, 12:20

Baztango Mendigoizaleak irteera batean. Eskiz Informatika

Urte berriarekin batera, 2012ko irteerak zehaztu ditu Baztango Mendigoizale taldeak. Aurten, orain­ arte, Elizondotik Egozkuerako bidea egin dute, Arizkundik Burgara bertze mendi irteera bat ere bai eta Beintza-Labaienera ere egin dute ateraldia. Igande ho­netan, berriz, urtarrilak 29, Azpilkuetatik abiatuta Alkurruntzera joanen dira, 08:00etan aterako dira.

Otsailaren 5ean Berroetatik aterata Abartanera joanen dira; hilaren 12an Burkaitzetik Zubirira eta 26an Oronoztik Oteixonera.

Martxoaren 3an Astigarragara joanen dira; hilaren 11n Burkaitzeatik Egurtegira; 18an Artzamendira; 25ean Amaiurtik Otsondora (Baztango XIX. Mendi Itzuliaren zati bat).

Apirilaren 1ean Urriztitik Antsastegira joanen dira (mendi Itzuliaren za­ti bat); hilaren 15ean Hondarribiara; 22an Telleritik Arrano­mendira (mendi itzu­liaren zatia); eta 29an Erra­tzutik Baigo­rrira (Nafarroaren Eguna)­.

Maiatzaren 6an Lizarmeakatik Azkarrera eginen da bidea (mendi itzu­liaren zatia); 13an Amaiurtik Senperera; 20an Arantzako Mendi Itzu­lia eginen da eta 27an Baztango XIX. Mendi Itzu­lia, Amaiurren abiatu eta akituko dena.

Ekainaren 3an Artikutzara ateraldia antolatu da; 10ean Baztan He­rriz Herri irteera eginen da Almandoz­tik Arizkunera eta 17an Lesakako Mendi Itzulia egitera joanen dira.

Udan atseden hartu ondotik, azaroaren 4an Lekaroztik abiatuta Unbotora joanen dira; 11n Almandoztik Gartzagara; 18an Elizondotik Auritz­era eta 25ean Baigorritik Munoara.

Abenduaren 2an Negusaroitik Erdizera joanen dira; 9an Altzarrekatik Urrizpilotara; 16an Etxeberrikoborda­tik Harrikulunkara; 23an Lekaroz­tik Le­­gatera; 30ean Arizkundik Auza­ra­.

Aldaketak aitzinetik www.baztangomendigoizaleak.org webgunean jakinaraziko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun