Urteko lehendabiziko hilabetea mugitua izaten ari da Elizondoko Gaztetxean. Urtarrilaren 6an auzolanean aritu ziren eta 14rako truke merkatua antolatu zuten.
Eta ortziral honetan, urtarrilak 27, Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian Edurne Elizondo beratarraren liburuaren aurkezpena eginen da gaztetxean, 20:30ean hasita.