Administrazio-hizkuntzan euskaraz trebatzeko ikastaroa antolatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Bulegoetako hamar udal langile ari dira ikastaroan

Udalak ikastaroa antolatu du udaleko langileei zuzenduta. Helburua langileak euskarazko administrazio-hizkuntzan trebatzea da. Izan ere, Udaleko langileak euskaldunak badira ere, euskararen erabilera aunitz handitu da udalean, eta gero eta ge­hiago dira euskaraz sortu beharreko dokumentuak.

Beraz, baztandarren hizkuntz eskubideak bermatzeko eta ahoz zein idatziz dokumentu guztiak euskaraz ere jaso ahal izateko ikastaro honen beharra ikusi du Udalak eta behar horri erantzutera dator ikastaroa. NAPIko (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua) irakasle batek ematen du, udaletxera astean behin etorrita.

Udal bulegoetako hamar langilek hartu dute parte eta lehendabiziko saio honen balorazioa arras positiboa izan dela adierazi dute Udaletik. ­

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun