Xaloa telebistako zozketaren sarituak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Xaloa Telebista

Oronozko eskolako Joel, Amaia, Beñat eta Naia izan ziren Xaloa Telebistaren zozketako zenbaki sarituak atera zituztenak. Hauek izan dira sarituak: lehendabiziko saria, landaetxe batean bi lagunen­dako egonal­dia, 5.660 zenbakiarentzat izan da (Albaitaritzan saldua) eta honen ordezko zenbakia 12.382 da (Arizkungo herriak hartua). Bigarren saria, bertako jatetxe batean bi la­gunendako otordua 14.455 zenbakiarentzat da (Arraiozko herriak hartua) eta ordezkoa 13.714 (Arizkungo he­rriak­ hartua). Hirugarren saria, bertako produktuez osatutako saskia, 1.466 zenbakiarentzat da (Kastonean saldua) eta ordezkoa 9.147 da (Txokoto ostatuan saldua). Laugarren saria, Txalaparta argitaletxeak eskainitako liburu sorta, 10.505en­tzat da (Titi ostatuan saldua) eta ordezkoa 3.573 zenbakia da (Malkorran saldua). Sarituak aurkezteko epea ortzegun honetan, urtarrilak 26, akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun