Inauteri usaina nabari da

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Arantxa Gamio / Maitane Maritorena

Hasia da Baztango inauteri besta. Urtarrilaren 13an eta 14an Anizen eta 21ean Berroetan egin zuten inauterien seinalea, batean eta bertzean etxez-etxe ibiliz. Bi he­rrietako inauteriak elkarrekin ospatu zituzten Aniz eta Be­rroe­tako gazteek, elkartean egindako gosariarekin hasiz eta afariarekin akituz. Zigakoak ere laster izanen dira, otsailaren 10ean eta 11n ospatuko dira inauteriak, etxe eta baserrietara bisi­ta eginez. Bertzetik, Gizakunde otsailaren 4an izanen da. Gareak, txistua, hartza, sagardantzariek eta mozorroek Arizkundik abiatuz Erra­tzurako bidea hartuko dute. Erratzun itzu­lia eman ondotik, Etxelebertzeko elkartean afaria izanen dute. Dagoeneko mozorro eta sagardantza tailerrak martxan­ daude otsailaren 4koa besta borobila ateratzeko. Orakun­deak ere otsai­lean izanen dira, hilabeteko hirugarren asteburuan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun