Ixilik nola ez, hobe da abestu, eta gure musika mundu zaharra deuseztu, kitarra, bateria ta saxoa prestu, hau maite ez duenak bitzerik ez du. Kaixo lagun guztiok gu gara hertzainak... Egunero-egunero, ilunabarrean, hogei urtez, Xorroxin piztean kantu hau, eta egunero Josetxoren pentsaera aditzen dugu. Zeinen fite gan diren 20 urte! Eta hasierako freskotasunez! Erratzuko Zubi-punta ostatuan, Karakola, segi hola irratsaioaren urteurrena ospatu zen. Hantxe ziren denak, eta ez zegoena telefonoz sartu zen. Buruxuriak, ile-horiak eta beltzaranak, adin guztietakoak, Begoña, Xumuxu, Xabier ostatu, Xabier Ospital, Mari Karmen... Bertze batzuk falta, Tomson... Besta polita eta hunkigarria izan zen. Hasiera-hasierakoak eta oraingoak, elkarrizketak, muxika zuzenean, eta akitzeko tarta eta pintxoak. Hemendik bortz urteetarat berriz Zubipuntan elkartuko garelakoan. Aunitz urtez Josetxo!