Udala UEMAn sartzeko aukera mahai gainean dago

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

UEMA zer den azaltzeko hitzaldia otsailaren 2an

Udal Euskara Batzordearen bileretan, behin eta berriz atera den gaietako bat izan da Udala UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) sar­tzeko asmoa. Bide horretatik, Baztanek UEMAn sar­tzeko baldin­tzak bete­tzen dituenez (bertzeak bertze­, udalarriaren %70tik goiti euskalduna izatea–, eta UEMAko kide izatea «interesga­rria» li­tza­te­keela iritzita, UEMArengana jo zuen Euskara Batzor­deak.

Baina UEMAko kide izateko, lehenik eta behin baztandarrek UEMA zer den jakitea garrantzi­tsutzat jo dute eta hori dela eta, UEMA zer den azaltzeko hitzaldia anto­latu da. Otsailaren 2an izanen da, 18:00etan, Ariz­­kunenean. Solasaldi irekia izanen da, nahi­ duen guztiarendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun