Oronoz-Mugairiko inauteriak ortzegunetik larunbatera ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Mozorrotutako gazteek giro ederra paratuko dute aurten ere Oronoz-Mugairin. Utzitako argazkia

Baserri, auzo eta karriketan barna puxka biltzen ibiliko dira gazteak

Aurten ere urtarrileko azken asteburuan ospatuko dira Oronoz-Mugairiko inauteriak, ortzegun honetan, urtarrilak 26, hasi eta larunbatera bitarte.

Aurten ere urtarrileko azken asteburuan ospatuko dira Oronoz-Mugairiko inauteriak, ortzegun honetan, urtarrilak 26, hasi eta larunbatera bitarte. Egunez egun hau izanen da egitaraua:

 

Urtarrilak 26, ortzeguna

Goizean, herriko gazteek Pierresenea ostatuan gosaria eginen dute. Ondotik, baserrietan barna ibiliko dira Frantxisko akordeoilariarekin laguntzarekin.

 

Urtarrilak 27, ortzirala

Goizean, herriko gazteek gosaria eginen dute. Ondotik, herrian barna ibiliko dira Frantxisko akordeoilariaren laguntzarekin.

 

Urtarrilak 28, larunbata

Goizean, herriko gazteek gosaria eginen dute. Ondotik, herriko azken etxeetara joan ondotik, Zozaiara joanen dira. Gauean, herri afaria eginen da Pierresenea ostatuan. Ondotik, Frantxisko akordeoilaria alaituko du giroa. Horrela emanen zaio bukaera inauteriei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun