Baztango Ezkerrak Zilbetiko aferean desafekzioaren aldeko bozka emanen du otsailaren 2ko udal batzarrean

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 30a

Baztango Ezkerraren asanbladan 80 bat lagun bildu ziren. Juan Mari ONDIKOL

Honela erabaki zuen larunbatean egindako asanbladan

Baztango Ezkerrak, joan den larunbata honetan, urtarrilak 28, asanblada egin zuen. Asanblada hau datorren otsailaren 2an, ortzegunean eginen den udaleko plenoan, Zilbetiko aferaren inguruan bozka erabakitzeko egin zen. Bertara 80 lagun inguru hurbildu ziren, eta aho batez erabaki zen Baztango Ezkerraren bozka desafekzioaren alde izanen dela, aitzinekoan ere horrela erabaki baitzen, eta «honen inguruko erabakia hartzea Udaleko Plenoari baitagokio, eta ez bertze inori».

Gisa honetara, badirudi berriz ere udal plenoa desafekzioaren alde agertuko dela, Baztango Ezkerra, UPN eta NABAIren botuekin eta Bilduren kontrakoarekin. Bertze gauza da Batzar Nagusia, orain artean erakunde honen gehiengoa desafekzioaren kontra agertu baita. Honek, eztabaida sortu du erabaki ahalmena nori dagokion zehazterakoan. UPNk bere garaian eta orain Ezkerrak, Kintoako Mankomunitateari dagozkion gaiak Baztango Udalak erabaki behar dituela uste dute. Bilduren ustez, «hau Batzar Nagusiarekiko eta azken hilabete hauetan gaia landu duen jendearekiko errespetu falta da eta Baztango udal ordenantzen kontrakoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun