Ernesto Prat-en atxiloletaz informatzeko batzarra eginen da asteazken arratsaldean Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 25a

Urtarrilaren 25ean, asteazken goizean atzeman dute Urruñan

Frantziako Poliziak Ernesto Prat Urzainki atzeman du urtarrilaren 25ean, asteazken goizeko 09:30ak aldera Urruñan. Berriozarkoa da Ernesto (1978) eta, Ateak Ireki webaren arabera, 2008tik Lapurdin bizi da, Guardia Zibilak Nafarroan independentisten kontra egindako operaziotik ihes egin ondotik. Europa Press berri-agentziak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu baten bidez atxilotu dute.

Ihes egin aitzinetik, Ernesto Prat Elizondon bizi zen eta horregatik, asteazken arratsaldeko 20:00etan batzar informatiboa eginen da Elizondoko plazan. Urruñan ere kontzentrazioa deitua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun