Komando Kastañaren agurra

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 17a

Hiru urteko ibilbidearen ondotik, desegin egin da Komando Castaña musika taldea. Taldea 2008an sortu zen Arizkunen, eta geroztik hainbat kontzertu eskaini dituzte bai Baztango herrietan eta bai kanpoan ere: Beran, Zizu­rren, Donostian, baita Andaluziaren ere. Punk eta ska estiloko musika egiteagatik egin dira ezagun.

Joan den urte hondarrean, ordea, agur erra­tea erabaki zuten Zubiri (ahotsa), Agi­rre (tronpeta), Ma­ttin (gita­rra), Andoni (baxua), Xuba (gitarra) eta Albarok (bateria). Ohar bidez jakinarazi dutenez, «2011 urte nahiko konplikatua izan da denendako. Bilera batzuk egin eta gero, erabaki hau hartu dugu. Beti ere, tunelaren bukaeran, ate ttiki bat geldituko da zabalik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun