Txokotoko presa eta zubia bere horretan uztea eskatu du Elizondok

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 17a

Datue aldetik Errotara doan eremuan 104 etxebizitza egiteko beharrik ez dagoela uste du batzarreak

Abenduaren 17an egindako batzarrean, Elizondoko bizilagunak Txokotoko presa eta zubia berdin mantentzearen alde agertu ziren. Garai bateko errota­ren presa eta Txokoto auzoa eta herrigunea lo­tzen dituen Minuartea edo An­txi­toneako zubia, mol­da­­keta ttiki ba­tzuk gora­behera, eraiki zirene­tik berdin mantendu dira eta halaxe segitzea eskatu zuten elizondarrek.

Azaroaren 7ko uholdeen ondotik, Ríos con Vida de Navarra elkarte­ko Jorge Tenientek ida­tzia igorri zuen Fiskaltza­ Orokororrera, zubiak eta presak arriskua sortzen dutela eta bi azpiegitura hauetan berriki egindako lanetan, herriko eta Nafarroako Gobernuko agintariek afera honetan utzikeriaz­ jokatu dutela salatuz.

Aldiz, erreka inguruko bizilagunek ez dute berdin pentsatzen eta uholde arriskua eta sor daitezkeen kalteak guti­tzeko neurriak hartzea (errekaren garbiketa, dragadoa…) bai, baina presa bere horretan mantentzaren alde agertu zen batzarrea.

 

Kontrabandistari monumentua

Bertze gaien artean, Iturri-Ederra plazan, Santiago elizaren parean, kontrabandistari eskainitako monumentu bat ezartzearen alde agertu zen batzarra. Pe­dro Mari Esarte historia­lariak monumentua finantzatzen lagunduko du, berriki gai honen in­gu­ruko liburua argitaratu duenak. Herritarrek kontrabandistei errekonozimendua azaldu zieten, Baztango historian «lanbide garrantzitsua» izan delakoan.

Bertze aldetik, Elizondoko konpartsari herriarenak izanen diren bi erraldoi berri eskuratzeko 3.000 ematea erabaki zuen batzarreak. Erraldoien izaera definitzeko herri galdeketa egitekoa zen abenduaren 31n, goiz-arra­tsaldez Udaletxeko gorapetan jarritako mahai batekin.

Datue aldetik Errotara doan eremuan 104 etxebizitza (32 familiabakarreko eta 12 bloke) eraikitzeko Plan Urbanistikoari dagokionez, gaur egun ezagugarri hauetako hirigintza lanak egiteko beharrik ez dagoela erabaki zuen batzarreak.

Elizondoko preso politikoen senideek egindako proposamenarekin bat eginez, batz­a­rreak atxikimendua eman zion Egin Dezagun Bidea ekimenaren manifestuari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun