Baztango XXX Pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 18an Elizondon

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 17a

Foto Mena

Txaruta Pilota Elkarteak, Baztango Udalaren, Elizondo, Amaiur, Oronoz, Aniz, Almandoz, Arizkun, Erratzu eta Arraiozko herrien eta Nafarmendi eta Galarregiren laguntzaz antolatutako Baztango 30. pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 18an Elizondon. Guztira 64 pilotari aritu dira, 6 kategoriatan banatuak. Umeak B: Ibai Ballarena eta Aritz Elizondo (Elizondo-Lekaroz), 18; Ane Casillas eta Xuban Iturregi (Irurita), 6. Umeak A: Ander Garmendia eta Iban Sagues (Lazkao), 18; Unax Apeztegia eta Ain­geru De la Fuente (Elizondo-Eugi), 13. Kimuak B: Iker Aleman eta Imanol Casillas (Irurita), 18; Xabier Mi­txelena eta Edu Zubikoa (Irurita-Elizondo), 9. Kimuak A: Ander Ruiz de Larramendi eta Arkaitz Baztarrika (Lazkao), 18; Unai Elizondo eta Oier Ariztegi (Lekaroz), 14. Haurrak B: Ander Zelaieta eta Ariz Merino (Elizondo), 18; Aimar Ariztegi eta Andoni Gaskue (Lekaroz-Larraintzar), 8. Haurrak A: Enaitz Antso eta Iker Espelosin (Oronoz-Sunbilla), 18; Aitor Azkonobieta eta Beñat Garmendia (Lazkao), 11.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun