Baztango Udalak, konposta bultzatu nahi du, hartara zabortegira eramaten diren hondakin organikoak gutituz eta baratzean erabiltzeko kalitatezko humusa lortzeko bide emanez. Hortarako, baztandarrek konpostagailuak eskatzeko aukera dute, Baztango Udaleko Bulegoetan edo telefonoz izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta lur sailaren azalera emanez.