Babaren Erregearen koroatze ekitaldia egin zen larunbatean Amaiurren

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 16a

Babaren Erregearen koroatze ekitaldi jendetsua egin zen Amaiurren. Juan Mari Ondikol

Aitzinetik, Nafarroako Erresumaren azken defendatzaileei omenaldia eskaini zitzaien Gazteluko oroitarrian

Nafarroako Erresumaren Babaren Erregeare koroatzea egin zen urtarrilaren 14ean Amaiurko elizan. Jendeta bildu zen Xuban Zaldainen “kargu hartzean” eta bere armarrian ageri den bezala, Amaiur Nafarroako Erresumari leiala izaten segitzen duela nabarmen gelditu zen.

Nafarroako Erresumaren Babaren Erregeare koroatzea egin zen urtarrilaren 14ean Amaiurko elizan. Jendeta bildu zen Xuban Zaldainen “kargu hartzean” eta bere armarrian ageri den bezala, Amaiur Nafarroako Erresumari leiala izaten segitzen duela nabarmen gelditu zen.

Muthiko Alaiak elkarteak bizirik mantentzen duen ohitura berritu zen Amaiurren, aurten, 500 urte beteko baitira Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuela. Jendetza bildu zen Xuban Zaldainen koroatzean parte hartzeral baina bertze hainbat ekitaldi ere izan ziren.

Ekitaldi berezia eta ospetsua izan zen, Amaiurko eliza ederki apaindua baitzegoen ikur eta xingolaz jantzia. Korutik Gaztelu abesbatzak eta Jose Luis, Mikel eta Elena Frailek eta Ricardo Ofizialdegik eta Martin Ariztimuñok osatutako Ensemble de Chirimías taldeek kantatu zuten, Fernando Hualdek narratzaile lana bete zuen bitartean.

Amaiurko eta inguruko herrietako neska-mutikoek ederki antzeztu uzten bere lana. Xuban Zaldainek legeari eta ohiturari, foruei eta askatasunei zin egin zien, “Pro libertate patria, gens libera state” erranez. Behin koroa buru gainean eta ezpata eta zetroa eskuetan zituela, Nafarroako kateen ezkutuaren gainean altxatu zuten, garai batean egiten zen bezala.

Ekitaldia baino lehen, omenaldia eskaini zitzaion Amaiurko gazteluko oroitarrian Erresumako hondar defendatzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun