Berroetako eta Anizko gazteek hasi dute Baztango inaute aroa

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 16a

Giro ederrean ibili dira asteburu honetan Berroeta eta Anizko gazteak. Utzitako argazkia

Asteburu honetan Anizen ibili dira eta hurrengoan Berroetan izanen dira

Urtarrilaren 13an, ortziral arratsean Anizko Mendiarte Elkartean afaria egin ondotik, uztailaren 14an, larunbat goizeko gosariarekin hasi dute Aniz eta Berroetako gazteek Baztango lehenbiziko inaute aroa.

Gosaldu ondoren etxez etxe ibili dira giro ederrean. Etxeetan jan eta edan egin ondotik, berriz ere afaltzerat joan ziren elkarterat.

Heldu den astean, urtarrilaren 21ean gauza bera eginen dute aniztar eta berroetarrek baina Berroetan barna.

Zigan, berriz, otsailaren 10 eta 11n ospatuko dira inauteriak eta herriko eta auzoko etxeak bisitatuko dira, baita baserriak ere. Orakundeak otsailean ospatuko dira Basaburuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun