Administrazio-hizkuntzan euskaraz trebatzeko ikastaroa antolatu du Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 20a

Bulegoetako hamar udal langilek ari dira

Baztango Udalak ikastaroa antolatu du udaleko langileei zuzenduta. Helburua langileak euskarazko administrazio-hizkuntzan trebatzea da. Izan ere, Udaleko langileak euskaldunak badira ere, euskararen erabilera aunitz handitu da udalean, eta gero eta gehiago dira euskaraz sortu beharreko dokumentuak.

Beraz, baztandarren hizkuntz eskubideak bermatzeko eta ahoz zein idatziz dokumentu guztiak euskaraz ere jaso ahal izateko ikastaro honen beharra ikusi du Udalak. Behar horri erantzuteko, ikastaroa antolatu du Baztango Udalak. Ikastaroa NAPIko (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua) irakasle batek ematen du, udaletxera astean behin etortzen dena.

Udal bulegoetako 10 langilek hartu dute parte eta lehendabiziko saio honen balorazioa oso positiboa izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun