Baztango Udalak bi bilera irekietarako deialdi agin ditu aste honetan. Urtarrilaren 17an, asteartean, hirigintza batzorde irekia izanen da eta urtarrilaren 18an, asteazkenean, 2012ko aurrekontuen zirriborroaren aurkezpena.
Urtarrilaren 17an, astearte arratsaldeko 18:00etan Baztango Udalean eginen den hirigintza batzorde irekian Lurralde antolaketareako estrategia eta eredua gaia landuko da, gazteleraz EMOT delakoa, estrategia y modelo de ocupación del territorio. Baztango kuarteletan eginen diren bileretaz gain, prozesu partehartzailaren barrenean, sektorialki, foru bat osatu nahi du Balleko Udalak eta horretarako, gizarte eta arlo ezberdinetako eragileen parte hartzea eskatu du.
Urtarrilaren 18an, asteazken arratsaldeko 18:00etan, berriz, 2012ko udal aurrekontuen zirriborroaren aurkezpena eginen da Arizkuneneako sabaian.