Elizondoko Gaztetxeak auzolana deitu du Errege Egunerako

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 5a

Urtarril osoan bertze zenbait ekitaldi antolatu ditu

Elizondoko Gaztetxeak zenbait ekitaldi antolatu ditu urtarrilerako. Horietatik lehena, urtarrilaren 6an, ortziral arratsaldeko 16:30ean gaztetxean berean egiteko deitu duen auzolana izanen da.

Elizondoko Gaztetxeak zenbait ekitaldi antolatu ditu urtarrilerako. Horietatik lehena, urtarrilaren 6an, ortziral arratsaldeko 16:30ean gaztetxean berean egiteko deitu duen auzolana izanen da.

Urtarrilaren 14ean, truke merkatua eginen da Elizondoko gaztetxean, atsaldeko 16:00etatik aitzinerat.

Urtarrilaren 27an, azkenik, Edurne Elizondo kazetari beratarraren “Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian” liburuaren aurkezpena eginen da gaztetxean, 20:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun